Zerbitzuak eta esperientziak

Zerbitzuak

Aholkularitza, prentsa bulego eta kazetaritza lanak egiten ditugu, eta Komunikazioa eta marka aholkularitza dira gure zerbitzuen oinarria.

Enpresa eta erakundeen helburuen zerbitzurako tresna global bezala ulertzen dugu komunikazioa. Gaur egun komunikazioak berebiziko garrantzia du erakunde edo enpresa baten helburuak lortzeko garaian, eta markak gero eta pisu handiagoa du bere aktiboen artean. Horregatik, komunikazioak isolamendua eta inprobisazioa alde batera utzi eta erakundearen estrategia orokorraren zerbitzura egon behar duela sinesten dugu. Zer itxura du zure enpresa edo erakundeak? Nola hitz egiten du? Zer ezaugarrirekin lotzen dugu? Zein da publiko desberdinen iritzia bere inguruan? Zer diote komunikabideek? Sareek? Komunikazioaren ikuspegi globala lantzen dugu: marka, inpaktua eta izen ona, interneteko presentzia, identitate bisuala, barne komunikazioa, komunikabideetan presentzia… Bezeroarekin eseri, egoeraren diagnostikoa egin eta estrategia orokorraren zerbitzura egongo den komunikazio estrategia diseinatzen eta ahalbidetzen laguntzen diogu. Neurrira egindakoa, proiektu eta bezero bakoitzaren ezaugarri propioak eta baliabideak kontuan hartzen dituena, errealista eta eraginkorra.

  • Web komunikazioaDiseinuaMultimedia ekoizpena
  • Prentsa kabineteaEkitaldiakKomunikazio zerbitzuak

Gure esperientziak

ZUZEU.eus proiektuaren irudia

ZUZEU.eus - Albistari digital horizontala

Albistari digital horizontala da, jendearen partaidetza irekiarekin egiten den orainkari etengabea. 2009ko apiriletik dago sarean, eta hilero 20.000 erabiltzaile euskaldun bertan biltzea lortu du, euren albiste eta iritzien trukaketan.

PAGOTXA.eus proiektuaren irudia

PAGOTXA.eus - Gazteei bideratutako errezetategia

Gazteei bideratutako errezetategia, Errezetak habia utzi duten txorientzat lelopean, errezeta erraz eta goxoak eta hauek egiteko bideoak bertan.

PODCAST.eus proiektuaren irudia

PODCAST.eus - Euskarazko podcasten biltegia

Audiogintza euskaraz indartu eta, ahal dugun heinean, kalitate, molde eta bide berrietara eramateko sortu genuen podcast.eus eta ZuZeu Podcast 2019 hasieran.

SUKALDEAN.eus proietkuaren irudia

SUKALDEAN.eus - Euskarazko errezeta gune handiena

Euskararako gastronomia gunerik handienaren sortzaile eta kudeatzaileak gara.

Egindako lanak

Etxepare Euskal Institutua

Etxepare Euskal Institutuaren sare sozialetako abiatzeaz ere geu arduratu ginen, lau hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.

Sukaleku

Euskal kultura gastronomikoaren izen ona gorde eta bultzatzeaz arduratzen da Sukaleku. Bere blog irekia sortu, zaindu eta haizatu genuen, bi hizkuntzatan: euskaraz eta gaztelaniaz.

DIPC – Donostia International Physics Center

Telebista digitala kudeatu genuen. Zuzenekoak, streamingak, …

Donostiako Udala

Lau urtez kazetaritza eta komunikazio aholkularitza zerbiitzua eman genion Donostiako Udalari, eta gaurDonostia gunea kudeatzen lagundu genuen.

Zarauzko Udala

Komunikazio aholkularitza eta hiriaren webgune publikoak antolatzeko bilakaeran lagundu genuen.

Baserriko Uzta eta paperezko kontzertuak

Ekimenak ere sortzen eta kudeatzen lagundu genuen.

Mintzanet.eus

Mintzanet euskara online eta doan praktikatzeko plataforma eta egitasmoa laguntzen dugu.

Mahala.eus

Gure bezero izan da Mahala, “Mahalen” pertsonaia eta irudia, eta komunikazio mailan lagundu diegu..

Ikus-entzunezkoak (filmak eta dokumentalak)

Euskal Herriko ikus-entzunezkoetan gure ondar aletxoa jarri eta Film, proiektu eta dokumental ezberdinetan ekoizle, laguntzaile eta aholkulari izan gara eta izaten jarraitzen dugu. Lagundu ditugu hainbat proiektu segidan: “Jauzia proiektua”, “Margolaria”, “Apaiz Kartzela”, “Non dago Mikel”, “Espartinak”, “Hezurrak”, “Negu hurbilak”, “Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako”, “Herri bat, irrati bat”, ”Irailak”,…

Musika jaialdiak

Zarauzko “Adarretatik” musika jaialdiaren aholkulari eta laguntzaile izan gara jaialdiaren lehen ediziotik.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.